Ataunen Musika Hamabostaldiko kontzertua izango da
Joan Seguí organista kataluniarrak joko San Martin elizan, abuztuaren lehenean.
Donostiako 82. Musika Hamabostaldiak Ataunen kontzertu bat egingo du, ohi bezala organo zikloaren barruan. Igandean, abuztuak 1, Joan Segui organistak (Bartzelona, Katalunia, 1996) joko du Tourseko San Martin elizako organo barrokoan. 2018an graduatu zen Esmuc-en. 18:00etan hasiko da, eta sarrera-gonbidapenak eskuratu behar dira. XVI. eta XVII. mendeetako konpositore kataluniarren eta espainiarren pieza-sorta aukeratu du, 9 lanekoa.