Espezie inbaditzaileak, kanpora
Landare inbaditzaileak erauzi zituzten atzo, auzolanean. Oria ibaiaren lehengoratzeko prozesuaren lehen zatia amaitu dute. Udazkenean bertako espezieak landatuko ditu Aranzadi elkarteak

Oraia ibaia lehengoratzeko prozesuaren lehen zatia amaitu dute. Atzo espezie inbaditzaileak erauzi zituzten, auzolanean; astelehenean egindako garbiketa osatu zuten, hala. 186 kilo zabor atera zituzten, denera. Udazkenean Aranzadiko kideek bertako espezieak landatuko dituzte. Hurritza, haltza edo lizarra, besteak beste.