Gora egin dute gaur datuek, 45 kasurekin
Osasun Sailaren arabera beste 45 positibo atzeman dituzte Goierrin. Beasainen, Seguran, Zumarragan eta Lazkaon daude gehienak. Lazkao eremu gorrira pasa da, atzera ere.
Atzo datuek koska bat behera egin bazuten, gaur atzera ere igo egin da positibo kopurua. Osasun Sailaren arabera, 45 kasu berri daude eskualdean.
Beasain (10) da positibo gehien dituena; atzetik daude Segura (7), Zumarraga (7), Lazkao (6), Ordizia (4), Urretxu (4), Ataun (2), Legazpi (2), Idiazabal (1), Olaberria (1) eta Ormaiztegi (1). Hamaika herritan ez da kasu berririk agertu.
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Beasainek, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak. Lazkao ere gorrira pasa da gaur. Herri txikien artean, hamalau herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera dauden bakarrak dira Itsasondo eta Zerain.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.813 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/28 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 16 | 1092,90 | ||
Arama | 0 | 24 | 1960,78 | ||
Ataun | 2 | 243 (+2) | 801,37 | ||
Beasain | 10 | 1.872 (+10) | 1383,64 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 46 | 630,91 | ||
Gabiria | 0 | 43 | 2923,38 | ||
Gaintza | 0 | 12 | 1754,39 | ||
Idiazabal | 1 | 208 (+1) | 882,35 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 0 | ||
Lazkao | 6 | 606 | 461,65 | ||
Legazpi | 2 | 991 (+2) | 428,11 | ||
Legorreta | 0 | 180 | 805,37 | ||
Mutiloa | 0 | 36 | 1568,63 | ||
Olaberria | 1 | 94 (+1) | 1199,56 | ||
Ordizia | 4 | 1.539 (+4) | 1142,01 | ||
Ormaiztegi | 1 | 121 (+1) | 705,33 | ||
Segura | 7 | 227 (+7) | 1500,33 | ||
Urretxu | 4 | 740 (+4) | 732,17 | ||
Zaldibia | 0 | 353 | 844,39 | ||
Zegama | 0 | 197 | 460,22 | ||
Zerain | 0 | 18 | 364,96 | ||
Zumarraga | 7 | 1.185 (+7) | 722,94 | ||
GOIERRI | 45 | 8.813 (+45) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-07-29)