Abuztuko agenda
Abuztua opor garaia da askorentzat, baina Goierriko agendak ez du atsedenik hartuko. Hil osoan zehar, bisita gidatuak, kultur ekitaldiak eta bestelako ospakizunak izango dira.
Abuztuak 1, igandea
• Ataun-Zaldibia: Osinberdeko erreka, ezkutuko paradisu txikia ibilaldi gidatua. Barandiaran museotik, 10:00etan.
• Ataun: I. Etorkizuneko Txapeldunak pilota lehiaketa bukatuko da. Finalak kadete mailan eta jubenil mailan. 16:30ean, Auzoeta kiroldegian.
• Ordizia: Ekirock egitasmoaren barruan, DJ XaBeat & DJ Iban Device eta Sara Apalategi, 17:00etan, Oianguko parkean. 19:00etan, Apalategik perkusio eta txalaparta tailerra egingo du.
• Ataun: Musika Hamabostaldiaren barruan, Joan Seguí organistak kontzertua egingo du San Martingo elizan, 18:00etan. Gonbidapenak aurrez udaletxean edo liburutegian.
• Legazpi: Mirandaolako bisita gidatua eta Mirandaola martxan ikusteko aukera egongo da, 10:30ean hasita, Mirandaolan.
Abuztuak 5, osteguna
• Beasain: Behin laukotea (Jon Urbizu baxoa, Imanol Iribarren teklatua, Patricia Mancheño baxu elektrikoa eta Gorka Otamendi bateria) Erauskin plazan, 19:00etan.
Abuztuak 6, ostirala
• Beasain: Industriaren hastapenak Igartzan bisita gidatua. Igartzako jauregian, 16:30ean.
• Lazkao: Xabaltx musikariaren kontzertua, Maizpideren Udako Ikastaroetako kultura egitarauan. 19:00etan, Lazkaoko plazan.
Abuztuak 7 igandea
• Ordizia: Landareak ilustratu, natura ezagutzeko tailerra. 11:00etan. Oiangun.
• Urretxu-Zumarraga: Tourseko San Martin elizatik Zumarragako elizara arteko ibilaldia, Errege Bidearen historiara.
Abuztuak 8, igandea
• Gabiria-Legazpi: 23. Rallyesprinta. 14:30ean, Korta erretegitik hasita.
• Ordizia: Ontziekin egindako kamerarekin argazkiak egiteko lantegia. 10:30ean. Oiangu parkean.
• Zegama: Iparra galdu gabe orientazio jolasa, Anduetzan, 10:30ean.
Abuztuak 11, asteazkena
• Lazkao: ‘Erdaldun berrien kluba’ bakarrizketa, Maizpideren Udako Ikastaroetako kultura egitarauan. 19:00etan, Maizpideko atarian.
Abuztuak 13, ostirala
• Beasain: Bisita mitologikoa Igartzan. Igartzako jauregian, 16:30ean.
Abuztuak 14, larunbata
• Ordizia: Ekirock egitasmoaren barruan, DJ Monkey Man, 17:00etan, Oianguko parkean.
• Gabiria: Bertso saioa, 19:00etan, plazan. Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Aratz Igartzabal, Gorka Pagonabarraga eta Ane Zuazubiskar.
Abuztuak 15, igandea
• Zumarraga: Meza eta Ezpata dantza (11:00), Andre Mari elizan. Ondoren, kaleko ezpata dantza Euskadi plazan (12:15).
• Gabiria: 18:00, Baldin bada zirku musikatua, Shakti Olaizolarekin, helduentzat.
Abuztuak 16, astelehena
• Gabiria: Antzerkia haurrentzat, 17:30ean; Jon Urrutiaren eskutik Matraka ma non tropo antzerki emanaldi musikatua.
• Gabiria: Xsakara musika taldearen kontzertua, 23:00etan.
Abuztuak 17, asteartea
• Gabiria: Usadio zaharreko afari merienda, 20:00etan, plazan. 19:00etan, Desgaraia musika taldearen kontzertua. 22:00etan, su artifizialak. 23:00etan, Ibil Bedi taldearen kontzertua.
Abuztuak 20, ostirala
• Beasain: Emakumearen presentzia Igartzan bisita. Igartzako jauregian, 16:30ean.
• Lazkao: Emakume gazteen bertso saioa: Saioa Alkaiza, Haizea Arana, Maider Arregi eta Eli Pagola; gai jartzaile, Aizpea Garmendia, Maizpideren Udako Ikastaroetako kultura egitarauan. 19:00etan, Lazkaoko plazan.
Abuztuak 21, larunbata
• Ataun: ‘Baso bainua. Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea’. Amaia Agote adituarekin Lizarrustiko basoan bisita gidatua. Lizarrusti parketxean, 10:00etan.
Abuztuak 22, igandea
• Zegama: Iparra galdu gabe orientazio jolasa. Anduetzan, 10:30ean.
Abuztuak 25, asteazkena
• Lazkao: ‘Esnatu naiz’ kabareta, Maizpideren Udako Ikastaroetako kultura egitarauan. 19:00etan, Areria antzokian.
Abuztuak 27, ostirala
• Beasain: Loinazko San Martin bisita gidatua. Igartzan, 16:30ean.
• Ordizia: Ekirock egitasmoaren barruan, Marina Landaren kontzertu akustikoa, 17:00etan, Oianguko parkean.
• Legazpi: Rodeo, Hell Whatch eta Anker taldeen kontzertua, 17:30ean, Brinkolako geltokiko plazan
Abuztuak 28, larunbata
• Ataun: Jentilen Lurraldean iparraren bila orientazio jolas mitologikoa. 11:30, Barandiaran Museoan. Aralarko Parketxeak antolatuta.
• Legazpi: Ignaziotar bidea zaldiz. Ormazarreta zalditegian, 18:00etan.
• Ordizia: Yoga eta natura. Oiangun, 16:30ean.
Abuztuak 29, igandea
• Ataun: ‘Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak’ ibilaldi gidatua. Lizarrustiko parketxean, 10:00etan.
• Beasain: 39. Beasain Txirrindulari Proba, Munduko Txapelketaren aurreko junior proba. 10:30etik 13:30era.
• Ezkio: Martintxorekin jolasean. Igartubeitin. Museoaren ordutegian.
• Legazpi: Goiz Deia txistulari taldearen goiz-eresia, Brinkola auzoan, San Agustin jaiak gogoratzeko.
• Legazpi: Jolasak eta Mirandaolako burdinola martxan. Mirandaolan, 11:00etan.
• Zegama: San Adrian igarobidean indusketak zabalik. 10:00etan, Aldaolako aparkalekuan.