Euskararen eguna dela eta dokumental emanaldia, etzi
ITSASONDO // Euskararen egunaren harira, Erraiak eta Emarri dokumentalen emanaldia egingo dute Itsasondoko Kulturgunean, 19:00etatik aurrera.
Ekain Martinez de Lizardui egileak egingo du dokumentalaren aurkezpena. Adin guztietako herritarrentzat gomendatu dute ekitaldia. Udalaren webgunean izena eman behar da.













