Iker Goiria Aldundiko Turismo Zuzendaria Legazpin izan da bisitan
Barnealdeko turismoa bultzatzeko estrategiaren baitan kokatu du bisita. Mirandaolako burdinolan eta Txillida Lantokian izan da.
Koldobide Olabide alkateak gonbidatuta, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria bisitan izan da gaur goizean Legazpin, eta Mirandaolako burdinola martxan eta Txillida Lantokian dagoen zineari buruzko erakusketa ikusteko aukera izan du.
Bisitan alkateak egin ditu gidari lanak, eta ondoan izan dituzte baita ere Maite Lonbide eta Iñigo Imaz zinegotziak, Lenbur Fundazioko zuzendari Agurtzane Elustondo, Amaia Reta Urola Garaiko turismo teknikaria eta Lenburreko kide eta zineari buruzko erakusketaren antolatzaileetako bat den Aurelio Gonzalez.
Iker Goiriaren bisita Aldundiak barnealdeko turismoa babesteko eta sustatzeko duen estrategiaren markoan kokatzen da.