Maite Izquierdok irabazi du egutegiko azaroko saria
Hilabete honetako asmakizuna 106 herritarrek asmatu dute. Abenduko lehiaketa martxan dago
Maite Izquierdo da Legazpiko Udalak kaleratutako egutegiko azaroko sariduna. Beste 105 legazpiarrekin batera, «Zer ote da? Barrukoak ezin irten eta kanpokoek sartu nahi ez» asmakizunaren erantzuna hilerria dela asmatu du. Maite Lonbide zinegotziaren eskutik jaso du saria, herrian gastatzeko 50 euroko erosketa bonua.
Orain abenduko lehiaketa dago martxan, eta hilabete honetako asmakizunak honela dio: «Hasieran luzea eta bukaeran laburra. Ez buru, ez hanka, ez hezurra. Hazi beharrean txikituz doa. Hau ez da gezurra; edozer egin dezake, etxea ala autoa, zuhaitza ala egurra. Atzamarretatik ihes, egiten digunean ematen diogu agurra». Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar da.