Jose Mari Leizeaga eta Ibon Serna, Euskadiko txapeldun lur gaineko rallyetan
Legazpiko bikoteak hirugarren postua egin du gainera Real Automovil Club Vasco Navarrok antolatutako Ford Focus kopan.
Jose Mari Leizeaga ‘Arrola’ pilotuak eta Ibon Serna kopilotuak lur gaineko rallyetako denboraldia amaitu berri dute, eta Euskadiko txapeldun titulua eskuratu dute. Titulu garrantzitsu hori irabazteaz gain, Legazpiko bikote beteranoak hirugarren postua egin du Real Automovil Club Vasco Navarrok antolatutako Ford Focus kopa gogor eta lehiatuan.