Olentzero eta Mari Domingi ikusteko aukera izango da Legazpin, Agirre-Etxeberrin
Aurten ere ez dute ohiko errondarik egingo, baina bi pertsonaiak Agirre-Etxeberri parkean egongo dira hilaren 24ko goizean, haurren bisitak jasotzen
Legazpiko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo abenduaren 24an ez dute Olentzeroren eta Mari Domingiren errondarik egingo, herriko COVID-19 tasa altua dela-eta. Hala ere, haurrek izango dute bi pertsonai horiekin egoteko aukera. Egun horretan 10:30etik 13:00etara, Olentzero eta Mari Domingi Agirre-Etxeberri etxeko ataripean egongo dira, Santikutz kalera ematen duen aldean. Ondoan, gutunak jasotzeko postontzia egongo da jarrita.