Aitor Regillagak eta Ainara Urrutiak irabazi dute Zegamako San Silbestrea
Ibai larreak eta Jon Aranburuk osatu dute gizonezkoen podiuma eta Irati Larrañagak eta Ainhoa Goikoetxeak emakumezkoena.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/01/363524-1200x855.jpg)
Zegaman ere eutsi zioten urteko azken eguneko lasterkaldiari. 5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten korrikalariek Zegamako kaleetan. Aitor Regillaga tolosarra eta Ainara Urrutia aretxabaletarra izan ziren irabazleak.
Denborak, gizonezkoak:
- 1. Aitor Regillaga: 16:37.
- 2. Ibai Larrea: 16:54.
- 3. Jon Aranburu: 17:15.
Denborak, emakumezkoak:
- 1. Ainara Urrutia: 19:42.
- 2. Irati Larrañaga: 20:26.
- 3. Ainhoa Goikoetxea: 20:52.