Aurrez jakina zen Erregeen desfilerik ez zela egingo, baina gaur iragarri duenez Astotxo eguna eta Joxan Artzeren omenezko kantaldia ere ez dira egingo, COVID-19 kasuen gorakadagatik. Herriak 5.149 kasuko intzidentzia metatuaren tasa dauka.
2021. urteko azken bi egunetan eta 2022. urteko lehen bi egunetan 1.878 positibo gehiago pilatu dira Goierrin, Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera.
Hazia kultur elkarteak aurtengo Gabonetan ezin izan du Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunik antolatu, pandemiagatik. Baina urteroko zozketa egin dute, HITZAren egoitzan. Ziburura eta Lazkaora joan dira sariak.
Ibai larreak eta Jon Aranburuk osatu dute gizonezkoen podiuma eta Irati Larrañagak eta Ainhoa Goikoetxeak emakumezkoena.
44. Txato Caballeroren oroimenezko proba jokatuko zen urteko azken egunean Ordiziako kaleetan.