Iraia Mendia eta Eneko Agirrezabal Ordizian irabazle
44. Txato Caballeroren oroimenezko proba jokatuko zen urteko azken egunean Ordiziako kaleetan.
Ordizian bai. Ordizian korrika amaitu zuten urtea. Herri gehienetan bertan behera geratu baziren ere, Ordizian jokatu zen abenduaren 31 iluntzean 44. Txato Caballeroren oroimenezko lasterketa. Ordiziako kaleetan 6 kilometro pasatxoak osatzen lehenak Eneko Agirrezabal segurarra eta Iraia Mendia lazkaotarra izan ziren. Bigarren postuan iritsi ziren Alexander Oiarbide eta Izaro Rubio ordiziarrak. Hirugarrenean, berriz, Anjel Vazquez lazkaotarra eta June Lizeaga tolosarra.
Denborak, gizonezkoak:
- 1. Eneko Agirrezabal: 18:33.
- 2. Alexander Oiarbide: 18:43.
- 3. Anjel Vazquez: 19:20.
Denborak, emakumezkoak:
- 1. Iraia Mendia: 21:18.
- 2. Izaro Rubio: 22:50.
- 3. June Lizeaga: 24:40