Korrika herritik igaro dadin eskatu du Legazpiko Udalak
Aurtengo edizioa ez da Legazpiraino iritsiko, lehen aldiz. Udalak ibilbidea aldatzeko eskatu dio antolakuntzari gutun baten bidez.
Korrika ez da Legazpitik igaroko lehen aldiz, eta udalak “harrituta, triste eta etsipenez” jaso zuen horren berri komunikabideez bidez joan den astean. Hala adierazi du urtarrilaren 20eko datarekin antolakuntzari zuzendutako gutun batean, eta Korrika “bertaraino iristeko ahalegina egitea, sartu-irten bat egitea gutxienez” eskertuko lukeela helarazi dio.
Hala dio gutunak:
“KORRIKA antolatzen duen taldeari,
Joan den urteko uztailean gutuna jaso genuen,2022ko martxoaren 31tik apirilaren
10era, KORRIKAk Euskal Herri osoa zeharkatuko duela esanez. Gaur goizean, komunikabideetan ikusi dugu KORRIKAk egingo duen ibilbidea eta,lehen aldiz, Legazpitik igaroko ez dela eta Legazpira iritsiko ez dela ikusi dugu.Harrituta, triste eta etsipenez jaso dugu albistea; izan ere, Legazpiko herriak beti oso
modu aktiboan hartu duelako parte KORRIKAren edizio guztietan. Herritarrek dena
eman izan dute euskararen aldeko ekimen berezi, bakan eta estrategiko horretan,
bestelako ekimenetan bezalaxe: euskararen aldeko ekimen desberdinak, Euskaraldia…Legazpiko Udalak ere, herritarrekin batera, beti bultzatu izan du KORRIKA eta
ekimen horrek islatzen duena: euskalduntze-alfabetatzearen garrantzia eta
euskararen erabilera areagotzearen beharra.KORRIKA herritik igarotzean giro bikaina sortzen da eta ezinbestekotzat jotzen
ditugu horrelako ekimenak euskara erdigunean jartzeko, euskarak behar gaituela
ikusarazteko, euskara jakiteaz gain erabiltzea ezinbestekoa dela aldarrikatzeko,….Eskertuko genuke aurtengo KORRIKA ere presente egotea gure udalerrian eta zuen
aldetik KORRIKA bertaraino iristeko ahalegina egitea, sartu-irten bat egitea
gutxienezGure eskaera aintzat hartuko duzuelakoan…”