Urteko lehen kalejira egingo dute igandean Goiz Deia txistulariek
Itxaropen, Domingo Agirre, Bikuña-enea eta Aizkorri inguruan ibiliko dira jotzen, 09:00etan hasita.
Madrildik etorri eta aste betera, Goiz Deia bandako txistulariek urteko lehen kalejira egingo dute igandean, hilak 30. Ohi bezala, 09:00etan hasiko dira, eta urtarrileko azken igandean txistu doinuaz gozatzeko aukera izango duten guneak Itxaropen auzoa, Domingo Agirre plaza, Aizkorri kalea eta Bikuña-enea izango dira.
Txistulariek Legazpin egin zuten azken emanaldia iazko abenduaren 24an izan zen. Orduan, Eguberrietako kontzertua eman zuten Kale Nagusian. Pasa den asteburuan, berriz, Madrilen izan dira Euskal Etxeak gonbidatuta, San Ignazio elizan jotzen.