Lemniskata sareak Argizpi elkartearekin antolatutako lehiaketara 200 argazki baino gehiago aurkeztu dira. 40 onenak Igartzan daude ikusgai
Ostalaritzako ordutegiak eta edukiera neurriak beste bi astez mantentzea erabaki du LABI batzordeak. Covid ziurtagiriak ere indarrean jarraituko du, eta beste esparru batzutara zabaldu nahi du Jaurlaritzak.
Kontziliazio erantzukidea sustatzeko helburuarekin, Beasaingo merkatariek arratsaldeko ordutegia moldatuko dute otsailean, jarduna lehenago hasiz eta amaituz.
Itxaropen, Domingo Agirre, Bikuña-enea eta Aizkorri inguruan ibiliko dira jotzen, 09:00etan hasita.
Gipuzkoako Elikagaien Bankura bideratuko du dirua ZerainLabek.
‘Herri txiki, infernu handi’ telebista saiokoak Zumarragan egon ziren asteazkenean. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Zumarragan bizitako abenturak otsailaren 20an emango dituzte ETB1en.
Egitasmora batu diren dendariek arratsaldeko ordutegia aurreratu egingo dute otsailean, saltokiak 19:00etan itxita. Kontziliazioa erraztu nahi dute. Emaitza positiboa bada beste herrietara zabalduko dute
Ordiziako Udalak bi bonu kanpaina jarri ditu abian 2020tik eta emaitzak «izugarri onak» izan direla esan du Adur Ezenarro alkateak. Erosketa ohituretan joera «aldaketa» ematen ari da
Euskal Herrian jokatuko diren datorren urteko Frantziako Tourreko lehenenengo hiru etapetatik bigarrenak zeharkatuko du bailara. Udana, Aztiria eta Larraitz igoko dituzte. 1977an etapa bat irabazi zuen Joxe Nazabal zaldibiarrari keinua egin diote antolatzaileek.
Otsailaren 16atik apirilaren 6ra bitartean izango da, eta izena emateko egunak otsailaren 2a eta 9a dira.
Zikloak zortzi kontzertu izango ditu ekainera arte. Xabier Sarasolak entzuleei zin egin die «asko» jasoko dutela bueltan. Kontzertu ia guztiak doakoak izango dira.
Bihar, larunbata, Ciencias Enerside taldearen aurkakoaren ondoren, agurra dantzatu eta harekin bizitako momentu onenak oroituko dituzte. Diru bilketa ere egingo dute.
Bihar abiatuko da Latxartegin gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketa. Sustraiak dantza taldeko zortzi dantzarik parte hartuko dute. Finaletako bat, Legazpin izango da, maiatzaren 14an.