Zubiberriko hondakinen etxola amaitu dute
SEGURA // Zubiberriko hondakinen etxola eta inguruneko lanak amaitu dituzte dagoeneko. Inguru horretako baserrietako 35 erabiltzaile ditu hondakin-guneak. Hondakinak botatzeko lekua prestatu zaie barruan, eta kanpoan ez haiek ez inork ezingo du hondakinik utzi. 2019an hasitako hondakinen ekintza plana burutu dute ekimen horren bidez.