Bealakekoek etzi Arriaranen egingo dute entrenamendua
Talde ezberdinetan banatuko dira, bakoitza bere erritmora eta distantziara egokitu dadin
Bealak lasterkari taldekoek Arriaranen egingo dute asteburuko entrenamendua, etzi. 09:00etan abiatuko dira. Arriarango mendi lasterketako ibilbidea ikuskatuko dute. Talde ezberdinetan banatuko dira, bakoitza bere erritmora eta distantziara egokitu dadin. Lasterketa martxoaren 19an izango da.