Bi natur ekintza antolatu dituzte astebururako
ITSASONDO // Bi natur ekintza antolatu dituzte astebururako. Larunbatean, zuhaitz eguna egingo dute. 200 zuhaitz landare landatuko dituzte, gaztainondoak guztiak, eta Itsasondoko lurretan dauden gaztainondoetatik ateratako landareak dira. 10:00etan abiatuko dira Iraolara, landaketa egin eta hamaiketakoa izango da jaitsieran, Kaxintanen. Udalaren webgunean izena eman behar da. Eta igandean, Marzuolus perretxikuaren bila, inguruko basoetara irteera egingo dute. 09:00etan plazatik abiatuko dira.













