Maiatzaren 7an ospatuko da Euskal Herriko artisau garagardo azoka Ordizian
Azokaren antolatzaile Emaneurre Taldeak gaur goizean iragarri du.
Euskal Herriko artisau garagardo azoka bueltan da Ordizian. Maiatzaren 7an egingo dute. Hala iragarri du azokaren antolatzailea den Emaneurre Taldeak, gaur goizean sare sozialen bidez. Momentuz ez dute informazio gehiagorik zabaldu, baina data hori agendan gordetzekoa izango da.