Normaltze bidean jarraitzen dute datuek
Dagoeneko lau herrik bakarrik gainditzen dute eragin tasaren 1000ko muga. Hiru egunetan 83 kasu atzeman ditu Osasun Sailak. Zazpi herritan ez da positibo berririk agertu.
Koronabirusaren datuek beheranzko joerari eusten diote. Astelehenetik gaurko datuetara alde handirik ez badago ere, kasu berriei dagokionean behintzat, eragin tasetan dagoeneko nabari da jaitsiera. Lau herri baino ez daude eragin tasaren 1000ko mugaren gainetik. Gainontzekoek dezenteko jaitsiera izan dute azken astean, eta horietako batzuk, 400etik behera ere kokatu dira dagoeneko.
Beasainek (22), Urretxuk (11) eta Zumarragak (10) izan dituzte kasurik gehienak. Araman, Ezkio-Itsason, Gabirian, Gaintzan, Itsasondon, Mutiloan eta Olaberrian, ez dute kasu berririk atzeman. Arama, ‘0’ tasan dauden Gipuzkoako hamaika herrietako bat da.
Koronabirusaren krisia 2020ko martxoan hasi zenetik, guztira 24.605 lagun kutsatu ditu koronabirusak Goierrin.
02/21 | 02/22 | 02/23 | GUZTIRA | TASA | ||
Altzaga | 0 | 0 | 1 | 53 (+1) | 1639,34 | |
Arama | 0 | 0 | 0 | 46 | 0 |
|
Ataun | 2 | 1 | 0 | 660 (+3) | 629,65 | |
Beasain | 12 | 8 | 2 | 4.501 (+22) | 599,10 |
|
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 192 | 315,46 | |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 168 | 194,93 |
|
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 27 | 877,19 | |
Idiazabal | 1 | 3 | 0 | 783 (+4) | 1092,44 | |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 190 | 686,81 |
|
Lazkao | 4 | 3 | 2 | 1.971 (+9) | 799,01 | |
Legazpi | 2 | 3 | 1 | 2.782 (+6) | 440,00 | |
Legorreta | 1 | 0 | 1 | 479 (+2) | 1006,71 | |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 100 | 392,16 | |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 306 | 327,15 | |
Ordizia | 3 | 2 | 3 | 3.720 (+8) | 615,69 | |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 1 | 450 (+1) | 470,22 | |
Segura | 2 | 0 | 1 | 579 (+3) | 848,01 | |
Urretxu | 4 | 1 | 6 | 2.390 (+11) | 556,45 | |
Zaldibia | 0 | 1 | 0 | 710 (+1) | 542,82 | |
Zegama | 1 | 0 | 0 | 596 (+1) | 460,22 | |
Zerain | 0 | 1 | 0 | 73 (+1) | 1459,85 | |
Zumarraga | 2 | 0 | 8 | 3.106 (+10) | 437,84 | |
GUZTIRA | 34 | 23 | 26 | 24.605 (+83) |