Urolari buruzko bakarrizketa eta solasaldia, larunbatean
Elkartearen 50. urtemugako ekitaldien barruan, Jon Plazaolaren bakarrizketa eta solasaldia izango dira larunbatean
Urola kirol elkartea 50. urteurrena ospatzen ari da eta larunbat. honetarako bakarrizketa eta solasaldia antolatu dituzte. Jon Plazaola Urolako jokalari ohi eta aktoreak Urolari buruzko bakarrizketa egingo du eta ondoren solasaldia gidatuko du. Ekitaldia 11:30ean izango da, Zelai Arizti aretoan.
Solasaldian Urolako lehendakari, entrenatzaile eta jokalari ohiek parte hartuko dute: Vicente Quevedo, Martin Agirre, Matias Sanchez, Iñaki Ibarzabal, Amaia Elgarresta, Maider Amado, Francis Mendiluze, Asier Martin eta Mikel Mesonerok.
Plazaola aurkezle eta aktore gisa egin da ezagun, baina lehenago Urolako futbol jokalaria izan zen. Urte luzetan, Argixao Plazaolaren bigarren etxea izan zen. Izan ere, 12 urte bakarrik zituen Urolan jokatzen hasi zenean eta 30 urterekin utzi zuen talde horia. Erdiko atzelaria zen.
Futbola utzi aurretik hasi zen ETBn aurkezle lanean eta bakarrizketak egiten. Hori dela eta, Urolan eman zituen azken urteetan aurkariek telebistan edo gaztetxeren batean ikusi zutela esaten zioten.
2015ean Urolakoek Mustiren ohorezko txapelketan ohorezko sakea egitea eskaini zioten. Larunbatean, berriz, bakarrizketa egingo du eta solasaldia gidatuko du. Bakarrizketa larunbaterako prestatu du, espresuki.