Garmendia eta Iturrioz garaile Itsasondon
ITSASONDO // Abian da 13. Euskal Herriko mus txapelketa. Larunbatean, Itsasondoko kanporaketan, ohi baino jende gutxiago izan zen; zazpi bikotek parte hartu zuten. Guztien artean, Xabi Iturrioz eta Aitor Garmendia izan ziren irabazleak. Bikote honek, Seguran, martxoaren 26an jokatuko den Gipuzkoako finalean parte hartuko du.













