Hiru eguzki eta bi gomendio Goierriko jatetxeentzat
Repsol etxeak jatetxeen gida entzutetsua argitaratu du, eta Goierriko jatetxeek aurten ere egin dute lekua bertan. Zumarragako Kabia eta Etxeberri, Ordiziako Martinez eta Mutiloako ostatua saritu dituzte.
Ez da aurreneko aldia, baina bai sari gehien jaso dituztenetakoa. Goierriko jatetxeek hiru ‘eguzki’ eta bi ‘gomendio’ jaso dituzte Repsol Gidaren 2022ko edizioan. Atzo jakinarazi zituzten gida horretan saritutako jatetxeen izenak, eta eskualdeko lau jatetxe daude bertan.
Aipamen berezia merezi du Zumarragako Kabia jatetxeak. Lehendik ere Repsol Gidaren ‘eguzkia’ jasotakoa zen, baina aurten, baten faltan bi eguzki eman dizkiote Juanma Hurtado sukaldariaren jatetxeari. Herri bereko Etxeberri jatetxeak ere, eguzki bat jaso du.
Bestalde, Ordiziako Martinez jatetxea eta Mutiloako Ostatua Repsol Gidak gomendatutako jatetxeen zerrendan agertzen dira.