Xabier Erkizia artista Zumalakarregi Museoan, bihar
Pour Don Carlos proiektuaren barruan, bihar, Xabier Erkizia soinu artista izango da Zumalakarregi Museoan. Zinema ez zen sekula mutua izan da ekitaldiaren izenburua eta 18:30ean hasiko da. Ikerlaria, soinu artista eta ekoizlea da Erkizia, eta entzumenaren kulturaren arloan egiten du lan. Madrilen bere lehen filma aurkeztu berri du, ‘O Gemer’ izenekoa. Biharko ekitaldian parte hartzeko aurrez izena eman behar da, Zumalakarregi Museora deituta edo idatzita.