Araitz Berasategi, asmakizunen otsaileko irabazlea
LEGAZPI // Egutegiko lehiaketaren otsaileko irabazlea Araitz Berasategi da. Asmakizunaren erantzuna kuia zen, eta udalak 104 erantzun jaso ditu, guztiak zuzenak. Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa bonua irabazi du Berasategik. Martxoko asmakizuna hau da: Oso elikagai energetikoak dira eta proteinak ere asko dituzte.