Korosti zikloturista elkarteak igandean hasiko du denboraldia
Urriaren 2ra arte, 32 irteera antolatu dituzte. Maiatzaren 3an egingo diote ohiko lore eskaintza Dorletako amabirjinari.
Legazpiko zikloturistak martxan jarriko dira igandean. Korosti elkartearen baitan biltzen diren txirrindulariak Garagartzaraino joango dira denboraldiko lehen irteeran, 60 kilometroko ibilbidea egiteko.
Ondoren, eta urriaren 2ra arte, 32 irteera izango dituzte, igandeetan eta jai egunetan. Urtero Dorletako amabirjinari egin ohi izan dioten lore eskaintza maiatzaren 3an egingo dute aurten. Dorletako amabirjina txirrindularien zaindaria da.