Iban Apaolaza eta Mikel Azurmendi, Euskal Herrira
Idoia Mendizabal ordiziarra ere hurbilduko dute. Iruñeko presondegian dago egun.
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Lakuako Gobernuarekin koordinaturik, Iban Apaolaza eta Mikel Azurmendi preso beasaindarrak Euskal Herriko (Martutenera, Zaballara edo Basaurira) kartzelaren batera lekualdatuko dituzte. Lehendabizikoa Logroñon (Errioxa) dago eta bigarrena, Dueson, Kantabrian.
Idoia Mendizabal ordiziarra ere hurbilduko dute. Iruñeko presondegian dago egun.