Ukrainara beste kamioi bat bidaliko dute bihar Lazkaotik, arropaz beteta
Martxoaren hasierako bilketan jasotako arropak, behin sailkatu ondoren, eramango dizkiete gerratik ihesi dabiltzanei. Materialez eta lehen beharretarako sendagaiz eta janariz beste kamioi bat osatu zuten Lazkaon, duela hilabete bat.
Lazkaotik bigarren trailer kamioi bat aterako da, bihar arratsaldean, Ukrainarantz. Oraingoan arropaz beterik joango da. Martxoan egindako bilketa arrakastatsuan egundoko arropa piloa jaso zen, eta motaka eta neurrika sailkatzen aritu da boluntario talde bat orain arte. 26 palet bete dituzte, eta bihar 15:30ean kargatuko dute kamioi batean, Lazkaoko industrialdean.
Laguntza-materialarekin Lazkaotik bidaliko duten bigarren kamioia da Izan ere, martxoan 9an elikagaiz, sendagaiz, sendakuntza materialez eta lehen beharretarako bestelako tresnaz betetako beste trailer bat joan zen, 30 paletekin.