Odola emateko aukera egongo da gaur Itsasondon
ITSASONDO // Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean Itsasondon, udaletxean 16:30etik 20:30era bitartean. Komeni da goizean zehar hitzordua hartzea. Horretarako 943 00 78 85 telefonora deitu behar da. Odola sekula eman ez dutenei ere dei egiten zaie, gaur odola ematera anima daitezen.













