Goierri garaira Turismoaren sei Kode Etiko iritsi dira
Garapen jasangarriaren helburuekin bat egiten duten turismo alorreko sei erakunde eta enpresek jaso duten zigilua da.
Turismoaren Kode Etikoa jaso zuten atzo Goierri garaiko sektore horretako sei erakundek eta profesionalek jaso zuten. Zigilua lortu dutenak Ezkioko Igartubeiti baserri museoa, Legazpiko Bergaretxe Geltokia apartamentuak, eta Katilu taberna, Zumarragako Antioko turismo bulegoa eta Martimuño landetxea eta Urretxuko Eire taberna.
Turismoaren Kode Etikoa Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen programa bat da. Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapen bat da, eta Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarrirako helburuekin bat egiten du.