Hasi dira Loinatz jaiak
Beasaindarrek zortzi eguneko jaiak dituzte. La Salleko ikasleek irakurri dute lehen pregoia; 22:30ean, Marik osatuko du bigarrena. Buruhandiek goxokiak banatu dituzte.
Hainbestean esperotako eguna iritsi da beasaindarrentzat. Hasi dira Loinatz jaiak. Haurrek hartu dute Loinazko San Martin plaza, 18:00etan, erraldoien eta buruhandien laguntzarekin. Aurten La Salle ikastetxekoen ardura izan da jaiei hasiera ematea. Bkl saskibaloi taldekoak ere zoriondu dituzte.
Txikienek hainbeste maite dituzte erraldoiek eta buruhandiek egin dute lehenengo irteera. Aurten gainera, berrikuntza nabarmen batekin: haurrak maskuriarekin jo beharrean, haurrei goxokiak banatu dizkie.
Bestalde, Muruko Mariren sorgin laguntzaile ugari ikusten da kaleetan, gauerako zain.
Jaiak hasi besterik ez dira egin. Hona hemen egitaraua.
Gaur
· 19:00: X. Eskuz Binakako Pilota Txapelketa Herrikoia: finalerdiak, Gernika Pasealekuko pilotalekuan.
· 19:00: Txistor-jana, Zubimuzu plazan.
· 22:30: Mariren jaitsiera, Loinazko San Martin plazan.
· 23:00: Koskola txaranga eta Ekaitz Erraldoien Konpartsaren irteera, Koskolo, Pitxu eta Bagonero buruhandiak lagunduta, Loinazko San Martin plazatik.
· 23:00: Muxutruk taldearen kontzertua Bideluze plazan.
Maiatzak 28, larunbata
· 09:00: Goizeresi Txistulari Taldearekin esnadeia.
· 09:00: Beasain Jaietan (100. urteurrena) urtekaria salgai jarriko da.
· 09:00-14:00: 3×3 Saskibaloi Txapelketa. Senior maila, La Salle ikastetxean.
· 10:00: Meza, Loinazko Andre Mariaren ermitan.
· 12:00: Xaibor haurrentzako ikuskizuna, Erauskin plazan.
· 17:30: Haurren danborrada Koskola txarangarekin. Irteera Urbialde plazatik.
· 18:45: Haurren eta Helduen danborraden bilkura Koskola txarangarekin, Goizeresi txistulari taldearekin eta Musika Eskolako bandarekin, Loinazko San Martin plazan.
· 19:00: Helduen danborradaren irteera Loinazko San Martin plazatik.
· 21:00: Helduen danborradaren azken joaldia Koskola txarangarekin, Goizeresi txistulari taldearekin eta Musika Eskolako bandarekin, Loinazko San Martin plazan.
· 22:00-01:00: Indarkeria sexistari buruzko informazio gunea, Zaldizurreta kalean.
· 23:00: Kilimak taldearen kontzertua, Bideluze plazan.
· 00:00-03:00: Testing-programa, drogaren arriskuak gutxitzeko informazioa, Zaldizurreta kalean.
Maiatzak 29, igandea
· 09:00: Heriotzarik gabeko arrantza lehiaketa eskualdeko gaztetxoentzat Igartzako zubian.
· 10:30: Kalejira Goizeresi txistulari taldearekin.
· 10:00: XLIX. Loinazko San Martin nazioarteko xake-jokaldiak, Gernika pasealekuko frontoian.
· 12:00: Udalbatzaren sokadantza, San Martin plazan.
· 13:00: Loinatz Musika Eskolako bandaren eskutik kontzertua, Loinazko San Martin plazan.
· 18:00: Berdinki konpainiaren Mikra kale ikuskizuna, Erauskin plazan.
· 19:00: Ekaitz Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Goizeresi txistulari taldearekin, Loinazko San Martin plazatik Igartzara.
· 20:00: Kale animazioa Rockalean taldearekin. Irteera Bideluze plazatik.
· 22:30: Valecea enpresaren su-festa musikatua, Igartzako Monumentu Multzoan.
· 22:55: Kale animazioa Rockalean taldearekin, Igartzako Monumentu Multzoan.
· 23:30: Erabatera taldearen kontzertua, Bideluze plazan.
Maiatzak 30, astelehena, Kuadrillen eguna
· 08:00: Goizeresi txistulari taldearekin esnadeia.
· 09:00: Prozesioa Andre Maria Zeruratuaren parrokiatik Loinazko San Martinen basilikara, txistulari eta dantzariekin. Jarraian Meza Nagusia.
· 10:30: Erromeria Musika Eskolako trikitilari taldearekin, odolkiak, txorizoa, gazta eta barraskiloak dastatuz, Loinazko San Martinen basilikaren inguruan.
· 11:00: Lagun taldeen arteko XLIV. Areto Futbol Txapelketako azken partida Oria Eta Incansables txarangek alaituta, La Salle-San Jose ikastetxean.
· 11:30-14:00: Umeentzako parkea, puzgarri eta bestelako jolasekin, Barandiaran plazan (eguraldi txarra eginez gero, Ezkiagako frontoian).
· 12:00: X. Eskuz Binakako Pilota Txapelketa Herrikoiaren finala, Gernika pasealekuko pilotalekuan.
· 13:00: Lagun taldeen irteera Oria eta Incansables txarangek alaituta.
· 16:30: Jundajo txarangaren irteera, Bideluze plazatik.
· 17:00-19:30: Umeentzako parkea, puzgarri eta bestelako jolasekin, Barandiaran plazan (eguraldi txarra eginez gero, Ezkiagako frontoian).
· 17:30: Lagun taldeen bilkura eta jaitsiera Orai, Incansables eta Jundajo txarangek lagunduta, Barrendain plazatik.
· 18:00: Oria txarangaren irteera Arangoiti egoitzara, eguneko zentrora eta Urbi Berri erretiratuen etxera.
· 19:00: Dantzaldia Gabezin taldearekin, Bideluze plazan.
· 20:00-01:00: Indarkeria sexistaren inguruko informazio gunea.
· 23:00: Dantzaldia Gabezin taldearekin, Bideluze plazan.
Maiatzak 31, asteartea
· 10:00: Urteroko Azoka Bereziaren hasiera. Barazki-lehiaketa Loinazko San Martin plazan. Azienda eta hegaztien erakusketa Arana kalean.
· 11:00: Kalejira Goizeresi txistulari taldearekin.
· 12:00: Umeen Sokadantza, Loinazko San Martin plazan.
· 12:00: Kalejira Musika Eskolako trikitixa taldearekin.
· 12:45: Musika Eskolako trikitixa taldearen joaldia, Bideluze plazan.
· 13:00: Bertsolarien saioa. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Nerea Ibartzabal eta Iker Zubeldia: Gai-jartzailea: Igor Eguren. Bideluze plazan.
· 16:30-19:30: Haur eta gaztetxoentzako jolaserako eremua, Barandiaran plazan (eguraldi txarra eginez gero, Ezkiagako frontoian).
· 19:00: Helduen Sokadantza, Loinazko San Martin plazan.
· 19:30: Bertsolarien saioa: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Igor Eguren. Loinazko San Martin plazan.
Ekainak 2, osteguna
· 18:00: 2022ko Dantza zirkuitua, Hika taldearen Gazte emanaldia, Bideluze plazan.
· 19:00: Dantzaldia Tsunami Taldearekin, Erauskin plazan.
Ekainak 3, ostirala
· 17:30: Ekaitz Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Goizeresi txistulari taldeak, Musika Eskolako bandak eta txistulariak eta Doinuzar Gaiteroak lagunduta, Igartzatik Loinazko San Martin plazara.
· 19:00: Jose Luis Elexpe Pelex eskultorearen Hotsez hots 2.0 erakusketaren inaugurazioa, Igartzako jauregiko burdinolan.
· 19:00: Azken dantza maisua dokumentalaren estreinaldia, Usurbe antzokian.
· 19:30: Kantujiraren irteera Musika Eskolako Trikitilariek lagunduta, Igartzatik Bideluzera.
· 20:30: Dantzaki dantza eskolako irakasleen eta ikasleen dantza erakustaldia, Gernika pasealekuko frontoian.
· 21:00: Beti-Bizi elkarteak afaria eskainiko die Beasain Jaietan aldizkariaren kolaboratzaileei.
· 23:00: DJ Disnoktia, Bide Luze plazan.
Ekainak 4, larunbata, Mozorroen eguna
· 09:30: LXXI. Loinatz Txirrindulari-probaren hasiera, Nafarroa etorbidean.
· 10:00: Elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa, Loinazko San Martin plaza azpian.
· 11:00: Oiartzungo Xirularru taldearekin kalejira.
· 11:00: Erretiratuen toka eta igel txapelketa, Arana kalean.
· 13:00: Elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketako jakien aurkezpena, Loinazko San Martin plazan.
· 16:00: Gazteen arteko xake txapelketa, Murumendi ikastetxean.
· 16:00-20:00: BotilTZAR edo botilTXAR Arriskuak gutxituz, gozamenak areagotuz, herrian zehar.
· 19:00: The Spolen Girls taldearen kontzertua, Erauskin plazan.
· 20:00-00:00: Indarkeria sexistaren informazio gunea, Zaldizurreta kalean.
· 23:00: Amak taldearen kontzertua, Bideluze plazan.
Ekainak 5, igandea
· 09:00: Iturengo Aurizko Joaldunen esnadeia.
· 10:00: Musika Eskolako dultzaineroen esnadeia.
· 10:30: Beasaingo XX. Dantza Topaketa. Dantzarien ibilaldia auzoetatik abiatuta.
· 12:00: Beasaingo Hiria argazki lehiaketako erakusketaren inaugurazioa eta sari-banaketa, Igartzako Jauregiko erakusketa aretoan.
· 12:00: Ekaitz Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Doinuzar Gaiteroak lagunduta, Ezkiaga auzotik.
· 12:30-13:45: Beasaingo XX. Dantza topaketa. Kalean egingo dute dantza.
· 18:00: Dantzaokea eta play-backa. Ondoren La Salle ikastetxeko Tximeleta Gimnasi Erritmikoko taldeko haurren ikuskizuna. Bideluze plazan.
· 18:00: Beasaingo XX. Dantza Topaketa, kalean zehar. 18:30ean azken kalejira, Erauskin plazan.
· 19:00: Herri-kirol jaialdia, Dolarea parkean (eguraldi txarrarekin Gernika pasealekuko frontoian)