Santikutz egoitzan joko du gaur Alaitasuna errondailak
Bi urte dira egoitzan horrelako jarduerak egiten ez direla. Egoiliarrei eta haien senitartekoei eta lagunei eskainitako emanaldia izango da.
Emanaldi berezia egingo du gaur arratsaldean Legazpiko Alaitasuna errondailak, aspaldiko partez Santikutz egoitzan joko duelako. Kontzertua 18:00etan izango da, eta egoiliarrei eta haien senitartekoei eta lagunei eskainita egongo da.
Pandemiaren erruz, egoitzakoak bi urte egongo dira horrelako formatu txikiko musika, antzerki eta bestelako emanaldiez gozatu gabe, eta errondailaren gaurko emanaldiarekin berriz hasiko dira aisialdi jarduera horiek.
Aukeratu duen errepertorioarekin, errondailak batez ere “alaitasuna” helarazi nahi dizkie egoitzakoei.