Dantzaokearekin eman diete amaiera Loinatz Jaiei etxeko txikienek
Atxipi Aisialdi Taldeak antolatutako dantzaokearekin esan diete agur jaiei haurrek Bideluze Plazako oholtzatik.
Jaiei amaiera emateko haurrek alaitasunez bete dute Bideluze Plaza, kantu eta dantza artean, Atxipi Aisialdi Taldeak antolatutako dantzaokean. Parte-hartzaileak arratsaldeko 17:00etan gerturatu dira Bideluze Plazara, azken entseguak egin eta dena prestatzeko, urduri. Dantzaokea arratsaldeko 18:00etan hasi da eta 9 taldek hartu dute parte bertan. Euskal kanta berriak zein betikoak entzun ahal izan dira Bideluzeko oholtza dardaraka jartzen zuten bitartean.