2022/6/5

Elkartasun azoka jarri du Booloo elkarteak Senegaldarren alde

Booloo elkarteak Senegaldarren aldeko elkartasun azoka egin du Legazpin, bigarren eskuko eta jatorri senegaldarko produktuak saldu dituzte bertan.

Dantzari Txiki eguna ospatu dute Legazpin

Dantzarako gogoz iritsi dira haurrak Legazpiko kaleetara Dantzari Txiki egunean. 35. urtez ospatuko dute egun hau Korosti Dantza Taldearen eskutik.

57. San Martin Proba izan dute erronkatzat txirrindulari afizionatuek

Ataungo San Martin proba itzuli da aurten ere bere 57.edizioarekin, hainbat txirrindulariri 124km-ko ibilbidea egiteko erronka botaz.

Bart Beasainen izan den sexu erasoa ikertzen ari dira

Beasaingo Udala osatzen duten alderdietako bozeramaleek adostutako oharrak dioenaren arabera, "une honetan, ustezko eraso baten aurrean gaudela. Jasotako gertaeraren argitzea, Ertzaintza eta mediku zerbitzuen eskuetan aurkitzen da eta ikerketak aurrera darrai. Testuinguru honen barruan, Udalak bere laguntza osoa eskaintzen dio ustezko biktima eta bere familiari". Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur, 19:30ean, Bideluze plazan.

Ametsa egi bihurtu gabe itzuliko dira

Ampo Ordiziak 23-17 galdu du Santboiana taldearen aurka. Ohorezko Mailako Ligako azpi txapeldun da Ampo Ordizia.

Azken bultzada

Santboiana taldearen aurka jokatuko du Ampo Ordizia, 12:00etatik aurrera, Ohorezko Mailako Ligako txapela lortzeko borroka hasi da. Jarraitzaile ugari joan dira Sant Boira. Ordizian, udalak plaza nagusian jarritako pantaila erraldoian ari dira partida jarraitzen zaleak.

Dantzaokearekin eman diete amaiera Loinatz Jaiei etxeko txikienek

Atxipi Aisialdi Taldeak antolatutako dantzaokearekin esan diete agur jaiei haurrek Bideluze Plazako oholtzatik.

Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Beasainen gazte bati telefono mugikor bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak jakinarazi duenez, hiru gazte atxilotu dituzte gaur, igandea, goizaldean Beasainen, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu baten ustezko egileak direlakoan. 18 urteko bat eta 19 urteko bi gazte dira.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa