LegazTipi-Taparen amaiera alaia, Haztegiko ikasleen eskutik
Trikitilariak zeuden ikasleen artean, eta giro bikainean egin dute gaurko ibilaldia. Amaieran, dantza saioa egin dute Azokan.
Gaurko LegazTipi-Tapa paseoak ohi baino partaide gehiago eta gazteagoak izan ditu, Haztegi ikastolako DBHko ikasleen partaidetzari esker. Nagusilan eta beste elkarte batzuetako boluntarioekin batera, ikasleek ere ibilaldi labur bat egin dute herrian zehar, trikiti doinuekin lagunduta.
Paseoaren amaieran dantza saio txiki bat egin dute Azokan.