Mendia, Munduko Txapelketatik bost segundora dago

GOIERRI // Txindoki taldeko Iraia Mendia atleta lazkaotarrak, 3.000 metro oztopoak proban Gipuzkoako errekor absolutua birrindu du; 10:26.27 egin du. Munduko Txapelketara joateko urrats batera jartzen du marka horrek. Espainiako Federazioaren irizpidearen arabera, bost segundotan hobetu beharko luke. Lortutakoarekin «oso pozik» eta egindako denbora «hobetzeko» aukerak ikusten ditu lazkaotarrak.