Nora Gutierrez Igayk irabazi du Legazpiko Oilar Jokoa
Hamargarren partaidea izan da. 20 euroko saria jaso du.
Legazpiko Oilar Jokoak irabazle berria du gaurtik, 12 urteko Nora Gutierrez Igay. Hamargarren partaidea izan da Nora, eta aurretik beste bik oilarra zegoen tokiraino iristea lortu badute ere, ez dute oilarraren gainean ezpata jarri, eta ez dute saririk lortu.
Norak bidea denbora laburrean eta txukun egin du, Goiz Deia txistulariek jotako Tranka-Tranka piezaren soinuak eta ikusleen algarek gidatuta. Oilar Jokoaren irabazle izanda, 20 euroko saria jaso du.
Bero itzela egiten bazuen ere, Oilar Jokoak jende asko bildu du gaur arratsaldean Legazpiko Euskal Herria plazan.