Aritz Egeak, Goar Lopetegik eta Ioseba Eskuderok osatu dute G2Hko gizonezkoen podiuma
Bi goierritar eta tolosaldeako bat izan dira G2H lasterketako hiru lehenak Beasaingo helmugan.
Bi goierritar eta tolosaldeako bat izan dira G2Hko lehen hiru sailkatuak. Aritz Egea urretxuarra izan lehenen, 9:51:45ko denbora eginda. Ia 10 minutuan ondu du Jon Azpirozek 2019an egin zuen errekorra. Bigarren sailkatua, Goar Lopetegi (Ibarra) izan da. Egeak baino 17 minutu gehiago behar izan ditu (10:09:24). Hirugarren sailkatua, Ioseba Eskudero idiazabaldarra izan da (10:16:28). Laugarren sailkatua ere goierritarra izan da Adur Mendizabal zaldibiarra izan da.
Sailkapena osoa ikusteko sartu hemen.