Gemma Barrabeig izan da G2H lasterketako irabazlea emakumezkoen artean
14:06:34ko denbora behar izan du 88 kilometroko ibilbidea egiteko. Bigarren postuan dator Amaia Larreategi, eta hirugarren Amaia Otxoa.

Gemma Barrabeig Vall tarragonarrak irabazi du G2H emakumezkoen artean. Lasterketaren hasieratik lehen postuan joan da, eta bera izan azkarrena helmugan. 14:06:34ko denbora behar izan du 88 kilometroko ibilbidea egiteko.