Lopetegi: "Podiuma etorri egin da"
Goar Lopetegi ibartarrak G2H proban bigarren egin du. Postuari baino denborari eman dio garrantzia, bere marka hamar minututan hobetu duelako
Goar Lopetegik Goierriko Bi Handietan bigarren egin du. Zilarrak baino gehiago, lortutako denborak (10:09:24) egin dio ilusioa. “Podiuma etorri egin da. Maila handiko korrikalari asko zegoen eta postua besteen araberakoa izaten da. Denbora ona egitea zen nire helburua”. Oso gustura amaitu duela aitortu du.
Lokatz asko zegoela nabarmendu du. Lizarrustitik Etxegaraterako zatian, bereziki. Halaber, Aizkorriko jaitsiera ere zaila zegoela aipatu du, harri bustiengatik labainkorra zegoelako.