San Inazio festetako paella afarirako txartelak salgai daude
Sahararen aldeko elkartasun paella egingo du Saniko Kuadrillak uztailaren 30eko afarirako.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/07/legazpin_dendak_kalera-1200x800.jpg)
Legazpiko San Inazio auzoko festetan Sahararen aldeko paella erraldoia prestatuko dute Saniko Kuadrillakoek, larunbateko afarirako, uztailak 29. Afaria 21:00etan izango da, eta edari eta postre eta guzti, zazpi euro balioko du. Txartelak salgai daude dagoeneko, eta Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan eros daitezke.