Bueltan da Astigarretako San Gregorio ermitako erromeria!
Astigarretako San Gregorio ermitako erromeria bueltan da hiru urte luzeren ondoren. Azkenean, aurten erromeria egiteko aukera izan dute.
2016.urtean berreskuratu zuten Astigarretako San Gregorio ermitako erromeria, urtetan zehar egin gabe egon ondoren. Urte batzuk beranduago, pandemia dela eta, berriro bertan behera utzi behar izan zuten, hiru urtez jarraian, baina aurten, iritsi da berriro elkartu eta jaiaz gozatzeko unea.
Astigarreta auzoko San Gregorio ermitako erromeria egin dute gaurkoan. Lehenik eta behin meza izan dute bertaratu direnek, goizeko 12:00etan. Ondoren, bazkaltzeko tartea hartu dute, lasai ederrean eseri eta bakoitzak etxetik eramandako horrekin bazkari bikaina egiteko. Jarraitan, musikaren tartea iritsi da Astigarretara, trikitilariak eta txalapartariak izan dituzte giro alaitzeko asmoz eta hauek iluntzera arte luzatu dute haien saioa.













