Txupinazoarekin lehertu da festa Ordiziako Santa Ana Jaietan
Ordiziarrek 2022ko Santa Ana Jaiai hasiera ofiziala eman diete txupinazoa, presoen bazkaria eta bigantxa-futbola tarteko. Ordiziako kaleak zapi urdinez lepo bete dituzte.
Pandemia urteen ondoren itzuli da jaia ordiziako kaleetara. Eguzki izpiek gogor jotzen dutelarik hasi dira Santa Ana Jaiak, 12:00etan udaletxeko balkoitik botatako suziriarekin. Kanpaiak jo eta su hasi dira joka eta suzierien laguntzarekin lehertu da jaia. Zapi urdinak lepoan, jauzi eta dantza artean egin diete harrera ordiziarrek aurtengo jaiei, Burrunbazale txarangak eta Ordiziako Txistularien musikak alaituta.
Goizari jarraipena emateko, Burrunbazale Txaranga ordiziarrarekin eta Ordiziako Txistulariekin buruhandi eta erraldoien konpartsak kaleak bete ditu, giro apartean.
Eguerdian, Preso eta iheslarien eguna ospatzeko bazkaria egin dute eta arratsaldean, berriz, bigantxak eta bigantxa-futbol lehiaketa izango dituzte. Ondoren, buruhandi eta erraldoien konpartsak kaleak hartuko ditu berriro ere, eta egunari amaiera emateko helduen danborradarekin astinduko dute Ordizia.














