36ko Gerran fusilatu zituzten herritarrak omenduko dituzte
BEASAIN // Urteroko moduan, 36ko Gerran hildako herritarrak omenduko dituzte bihar, 19:00etan, haien aldeko monumentuan. Olerkiak, bertsoak eta zuzeneko musika izango dira, eta lore eta kandela eskaintzarekin bukatuko dute ekitaldia. Aurten 86 urte beteko dira altxamendu hartatik; 35 beasaindar fusilatu zituzten, eta beste 16 hil zituzten ondorengo urteetan.













