CAFen hidrogenozko trena kalean probatzen hasi dira
BEASAIN // CAFen hidrogenozko trenak proba estatikoak «arrakastaz» gainditu ditu eta Zaragozako (Espainia) lantegitik kanpo probatzen hasi dira. Tren baten ohiko egunerokoa simulatuko dute. Hala, bateriak optimizatuko dituzte eta hidrogenoak dieselaren aldean duen abantaila zehatz neurtu ahal izango dute. Helburua, diesel motorrak trengintzatik ateratzea da. Proiektuak 14 milioi euroko aurrekontua du. %70a Europako Batzordeak finantzatuko du. Proiektuan CAF, DLR, Toyota, Renfe, ADIF, CNH2, IP eta Stemmann-Technik enpresak dabiltza elkarlanean. Partzuergo bat sortu dute.













