Igartubeiti baserrian "Egizu zure sagar zukua" tailerra ostiralean
Ezkioko Igartubeiti baserrian "Egizu zure sagar zukua" tailerra egingo dute ostiralean goizeko 11:30etan, sagardoa egiteko prozesua ikasiz eta azkenik emaitza dastatuz.
Ezkioko Igartubeiti Baserrian eskaintza bikaina dute uda osoan zehar. Bisita gidatuak, tailerrak, libreko bisitak eta abar antolatu dituzte. Besteak beste bi tailer antolatu dituzte Igartubeiti Baserrian: ‘Ehundu!’ eta ‘Egin zure sagar zukua’. Ehundu! tailerra asteazkenetan izaten da, goizeko 11:30etan eta Egin zure sagar zukua tailerra ostiraletan ordu berean.
Egin zure sagar zukua
Igartubeiti Baserriko instalazioak ikusteaz gain hauek erabiltzeko eta hauetaz gozatzeko aukera ematen duen tailer bat da. Bertan, sagardoa egiteko prozesu osoa barrutik bizitzen da, sagarra pieza gisa dugunetik pisoiekin zapaltzera eta azken finean zukua ateratzera. Behin prozesua amaituta zuk zeuk egindako sagardoa dastatzeko aukera izango duzu. Beraz, ostiralean goizeko 11:30etan Igartubeiti baserrian tailer hontaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.