San Lorentzo eguna jan-edan ederrean
Gabirian San Lorentzo eguna ospatu dute festen atarian, meza eta ondorengo hamaiketakoarekin, ohi bezala.
Gabirian gainean dituzte Andramari Jaiak eta hauen atarian San Lorentzo eguna ospatu dute. Goizeko 11:00etan meza izan dute eta ondoren, Gabiriako Korta Jatetxera jaitsi dira gabiriarrak, hamaiketakoa egiteko asmoz. Bertan jan-edan ederrean eman die amaiera San Lorentzo eguneko egitarauari eta aste honen bukaeran, ostiralean, emango diete hasiera herriko jaiei.