Jaiak amaitzeko ohitura onak ez omen dira galtzen
Gabiriarrek ohi bezala emango diete amaiera jaiei: Joselu Anaiak taldearekin dantzan.
Andra Mari jaiak iritsi dira azken egunera eta gabiriarrek agur esango diete gaur jaiei. Arratsaldean Txan Magoaren ikuskizuna izan dute etxeko txikiek eta ondoren, arratsaldeko 19:00etan ardo banaketa eta afari-merienda izango dituzte. Amaiera biribila emateko jaiei ohitura bilakatu den moduan egingo dute. Ohitura da iada abuztuaren 17ko Joselu Anaiak taldearen dantzaldia eta gaurkoan ere, beste urte batez, nekaezina den talde hau Gabiriako oholtzan izango da, etxean bezala. Arratsaldean eta gauean joko dute eta dantza eta kantu artean emango diete amaiera aurtengo Andra Mari jaiei.