XLI. Beasain Proba iraileko lehen igandean
XLI. Beasain Proba iraileko lehenengo igandean izango da, irailaren 4ean. Munduko Txapelketaren aurreko proba da eta junior kategoriako txirrindulariek hartuko dute parte.
XLI. Beasain Proba irailaren 4ean jokatuko da, Beasainen eta juniok kategoriako txirrindulariak izango dira parte-hartzaileak. Goizeko 10:30etan abiatuko dira Beasaindik Ordiziarantz; handik, Alegiraino joango dira, bidean Itsasondo, Legorreta eta Ikaztegieta pasaz. Behin Alegira iritsira, berriro Beasaina itzuliko dira, lehen itzulia osatzeko. Ondoren, Liernia izango dute helburu txirrindulariek eta Lierniatik Altzorantz abiatuko dira, Idiazabal, Mutiloa, Segura eta abarretatik eginez bide eta Altzotik Beasaina itzuliko dira. Jarraian, Olaberriara joango dira eta Lazkaotik Beasaina itzuli. Amaitzeko, berriro Liernia igoko dute eta Olaberritik bueltan Beasainen amaituko dute lasterketa.