Asteazkenean jakinaraziko dute aurtengo Igartza literatur bekako irabazlea
Beasaingo Igartzako jauregian, 19:00etan egingo dute sari emate ekitaldia. Bekaren erdia, 3.000 euro jasoko ditu irabazleak eta urtebeteko epea izango du liburua idazteko.
XXV. Igartza Literatur Sorkuntza Bekaren sari emate ekitaldia asteazkenean, irailaren 7an egingo da, 19:00etan. Igartzako jauregian elkartuko dira Beasaingo alkatea Leire Artola, Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren eta CAFeko ordezkaria Bianditz Iraola. Bekaren erdia, 3.000 euro jasoko ditu irabazleak eta urtebeteko epea izango du liburua idazteko.